BATXILERREKO ARGAZKINTZA TALDEKO IKASLEEN LANA

Atrás

Euskararen eguna

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen Talaia institutuan.

Ekintza xumea egin genuen, 20 minutukoa. 

Ikasleei post-it bana banatu eta galdera bat egin genien, mailaka. Post-it horretan beraien erantzuna idatzi zuten, bakarka. Gero, patiora joan ginen eta Euskara Batzordeko ikasleek prestatu zuten zuhaitzean talde bakoitzak zegokion lekuan jarri zituen bere post-ita eta denon artean zuhaitz hostodun ederra sortu genuen. 

Galdera hauek egin genizkien ikasleei: 

  1. 1. maila: ZEIN KONPROMISO HARTZEN DUT EUSKARAREKIKO?
  2. 2. maila: NOREKIN EGITEN DUZU BETI EUSKARAZ?
  3. 3. maila: ZERGATIK EZ DUZU EUSKARAZ EGITEN?
  4. 4. maila: ZER SENTITZEN DUZU EUSKARAK HONDARRIBIAN DUEN EGOERAREKIKO? 

       Batxillergoa: ZERGATIK USTE DUZU GAZTEEK EZ DUZUELA EUSKARAZ EGITEN? 

Ekintza xume honekin ikasleek euskarari buruzko hausnarketa egitera animatu genituen eta euskararekiko dituzten bizipen, sentipen eta iritziak ezagutu nahi izan genituen. 

 

 

         

EGUTEGIA 2019-2020
             1  -  2