BATXILERREKO ARGAZKINTZA TALDEKO IKASLEEN LANA

Martxoak 8

Talaiako ikasleek Emakumearen Egunean orri-markagailuak egin zituzten taldeka. Horietako batzuk sarituak izan dira

 

 

Talaiako ikasleak Faktorian

Talaiako ikasleak Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan dira Jaizkibel Ameztu proiektua aurkezten. Hona hemen elkarrizketa.

 

 

Maskota Leihaketa

4DBH-ko maskota lehiaketaren irabazleak Malen eta Ara izan dira. Irribartsu jaso dute Elkar-en erosketak egiteko bonoa.

 

Euskara bidegurutzean

Ostiralean, martxoak 22, Kike Amonarriz Batxiko ikasleekin tertulian aritu zen.

 

   

Literatura Unibertsaleko ikasleak Almagron.

Literatura Unibertsaleko ikasleak Almagron egon dira antzerki klasikoaz gozatzen. Horretaz gain Toledo bistatzeko aukera ere izan dute.

 

     

Don Bosco

2. Batxilergoko ikasleak Don Boscon egon dira kimikako praktikak egiten.

 

   

 

 

JAIZKIBEL AMESTU GENUEN, ETA AMEZTU DUGU!

Amestutako Jaizkibel lortzeko Talaia BHI-ko ikasleek lehendabiziko urratsak eman dituzte Ameztu Jaizkibel proiektuaren barruan. Proiektuak martxan jarraitzen du aurrerapauso handiak emanez. Pasa den astelehenean, otsailak 25ean, Zientzia Aplikatuetako DBH 4.mailako ikasleek Ameztu Jaizkibel proiektuaren barruan kokatutako ekintza garrantzitsu bat burutu zuten.

 

Hondarribiko mendi kuttunean 70 ametz landatu zituzten, bertan oso ugariak izan beharko liratekeen amezti basoak berreskuratzen joateko helburuarekin. Horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiko Iker, Jesus eta Igor basozainen eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika saileko Anaïs biologaren laguntza eta aholkua izan zuten.

 

Esperientzia bikaina izan zen, eta ikasleek hala adierazi zuten amaitu ostean: errepikatzeko modukoa!"

 

   

Inauteriak 2019

Martxoaren 1an Inauteriak ospatu genituen Talaian. DBH2ko Buruhandi Tailerreko ikasleak Biteri eta Bordarira joan ziren bisitan. Argazki eta bideoak ikusteko egin  klik irudian.

 

Biologiako 4.dbh ko ikasleak Zumaiako flyschean

Eguraldia lagun, otsailaren 22an Zumaiako flyscha bisitatu genuen.  Algorriko interpretazio zentroan gure historia geologikoa azaldu ziguten eta ondoren Itzurun hondartzara jaitsi ginen marearteko ekosistema honetan bizi diren hainbat espezie aztertzera.

Italiako elkartrukea

Aurten ere Pontederako E. Montale intitutuko ikasleekin elkartrukea izan genuen urtarrila amaieran. Aste Santu aurretik bisitan izango ditugu Hondarribian.

 

   

         

EGUTEGIA 2019-2020
             1  -  2