BATXILERREKO ARGAZKINTZA TALDEKO IKASLEEN LANA

Jaizkibel ameztu

Jaizkibel Ameztu STEAM proiektua fruituak ematen ari da. Gaurko hitzan proiektu honen inguruko erreportaia argitaratu dute. Gehiago jakiteko  egin klik irudian.

 

Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna

Gaur otsailak 11a, Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunean, Polymateko Audrey Bonnefond doktorearen hitzaldiaz gozatuz zientzia eta margo inteligenteei buruz ikasteko aukera izan dute DBH3ko ikasleek.

Santa Ageda

Gaur, Santa Ageda bezpera ospatu dugu institutuan. Atsegin handiz jaso  ditugu Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleak. Patioan denak elkartu eta  Santa Agedako koplak abestu ditugu. Giro polita izan dugu jolas garaian eta elkartasuna nagusitu da bi ikastetxeen artean.

EUP!!!

 

 

Bideoklipak



FORU ALDUNDIKO ARIZMENDI MINTEGIRA IRTEERA

DBH 4.mailako Zientzia Aplikatuetako ikasleek Ameztu Jaizkibel proiektuarekin darraite. Udazkenean Jaizkibelen bildutako ametz eta haritz ezkurrak ikastetxeko laborategian erein eta hozitu ondoren, gaur urtarrilak 28, Foru Aldundiaren Arizmendi mintegira eraman dituzte hilabete hauetan zaindutako landareak. Bidaia aprobetxatuz Arizmendiko langilea den Agustinen, eta Gipuzkoako basozainak diren Jesusen eta Igorren azalpenak entzuteko aukera izan dute.

 

 

 

Mintegian ezkurrak nola hozitzen dituzten, zein lan desberdin egiten dituzten, zein landaren mota hazten dituzten, eta horiek zertarako erabiltzen dituzten ikusteko aukera bikaina izan dute. Dudarik gabe, esperientzia ederra izan da gaurkoa. Eskolak Foru Aldundiarekin duen elkarlanak etorkizunean ere ekintza desberdinak ekarriko ditu, bai ikasleen hezkuntzan bai Jaizkibeleko bioaniztasunean eragin positiboa izango dutenak, guztiak ere.

GOSARI OSASUNGARRIAK

BIDASOAN BIXI programaren barruan gosari osasungarriak egin dira 1. DBHko ikasle guztiekin Hondarribia eta Irungo udaletan.

Osakidetza, Berritzegunea, Osasun Saila eta Udaletako Kirol Departamentuen laguntzaz egiten den programa da.

Dock of The Bay

Ostiralean, urtarrilaren 11ean, 4. DBH, 1.eta 2. Batxilergoan musika ikasgaia duten ikasleak Donostiara joan ziren  Dock of The  Bay  musika dokumental jaialdira, eta bertan ikusle berrien atalean parte hartu zuten. Ikusitako pelikula I used to be normal;  a boyband fangirl story izan zen.

Saskiaren zozketa

Saskiaren irabazlea azaldu da. Zorionak eta on egin!

 

Euskararen Eguna 2018

TOPIC

Buruhandi Tailerreko eta Artisautzako ikasleekin Topic-era joan gara txontxongiloen mundua gertuagotik ezagutzera. Bertan ikuskizun batekin gozatu, tailer batekin itzal txinatarrak gauzatu eta bertako museoarekin ikasteko aukera aparta izan dugu.
Ikasleak pozik eta gustura aritu dira!
Ea denon artean  egin ditugun txontxongiloei bizia eman eta ikuskizun polita sortzen dugun!

 

 

         

EGUTEGIA 2019-2020
             1  -  2