BATXILERREKO ARGAZKINTZA TALDEKO IKASLEEN LANA

ARTE GOTIKOA BEIRATEEN BITARTEZ!

Gizarte eta plastikako mintegiek proiektu berri bat gauzatu dute elkarrekin. Beirate Gotiko batzuk egin dituzte Talaia BHI-ko leihoak katedral Gotiko bat balitz bezala apaintzeko. Plastikako eta Gizarteko irakasleen arteko koordinazio bilera batzuen ostean lanari ekin diote! Lehenengo orri txuri batean forma geometrikoak marraztu dituzte eta gero kartulina beltzera pasa. Formak moztu eta koloretako paper gardenak itsatsi dizkiote hutsuneetan. Nahi izan dituzten koloreak erabili dituzte eta emaitza beirate zoragarri hauek izan dira. 

Beirate7 Beirate8
Beirate9      

 

DON BOSCO Kimikako ikasleak

 

Bigarren Batxilergoko Kimika ikasleak Don Bosco-n.

 

 

 

HIDROSFERA

1. DBHko ikasleek hidrosferari buruzko gaia stop-motion bideoak ekoiztuz landu dute. Horrela ere ikasi egiten da!

BATXIKO TABERNA

 

Batxilergoko ikasleak tabernan bikain ari dira eta inauteri egunean giro aparta izan genuen ikastetxean.

Taberna kudeatzen dutenak zoriondu nahi ditugu hartzen duten arduraragatik.

Bestalde, gainontzeko ikasle guztak eskertu nahi ditugu partaide izateagatik.

 

 

GOSARI OSASUNGARRIA 1. DBH

Otsaila amaieran DBH 1 mailako ikasleek gosari osasungarri bat prestatzen ikasi zuten eta ikaskideekin batera gosaltzeko aukera izan zuten.  Ekintza hau elikadura osasuntsua eta ariketa fisikoa sustatzeko Bidasoan Bixi programak antolatzen du Hezkuntza saila eta Osakidetzarekin elkarlanean. Ohitura on hauekin jarraitzea gure esku dago orain!

ITALIAKO ELKARTRUKEA

Aurte ere Talaia institutuko DBH 4. mailako ikasleak Italiako Pontedera herriko ikasleekin elkartrukea burutu berri dute.
 
Aste oso bat bertako familietan bizitzen eta Siena, Pisa, Florentzia, Lucca, Bolonia edo San Gimignano bezalako herriak bisitatzen egon dira.
 
    

EUSKARAREN EGUNEKO KOREOGRAFIA

3.MAILAKO IKASLEAK BIKAIN DANTZATZEN!

BOZKATU KOREOGRAFIA HOBERENA ZURE KORREORA BIDALITAKO FORMULARIOAN

 

 

GARBIÑE UBEDA IDAZLEA IKASTETXEAN

Garbiñe Ubeda idazlearen bisita jaso dugu ikastetxean.

Ikasleek Sasieskola liburua irakurri dute 3. mailan eta ondotik, idazlearekin hitz egiteko aukera paregabea izan dute!

 

RIFEN ZENBAKI SARIDUNA

1. Batxilergoko ikasleen ikasketa bidairako saldutako rifen zenbaki sariduna honako hau izan da:

0392

Irabazlea institutuko idazkaritzara hurbildu dadila saridun rifa ziurtatzeko eta saria jasotzeko.

Urtarrilaren 17a baino lehen ez bada irabazlerik agertzen, beste zozketa bat egingo da.

Zorionak eta mila esker zuen laguntzagatik!

 

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!

Eguberri On eta 2020 urte zoriontsua opa dizuegu

         

EGUTEGIA 2019-2020
             1  -  2