Ikasleentzako irakurle-klubak

 

Irakurle-klubak:

  •  
  • * Boluntarioak dira

  •  
  • * Liburuen proposamenak postaz bidaliko dizkizuegu, ikastetxeko helbidera.

  •  
  • * Gonbita onartuz gero, izena eman beharra duzue (ahalik eta azkarren).

  •  
  • * Horretarako, idatzi hona: ir012071at@talaiabhi.net

  •  
  • * Liburua zuen kabuz lor dezakezue, edo bestela, geuk utziko dizuegu maileguan (Udal Liburutegiaren laguntzaz).

     

* Hilabete inguru izan ohi dugu liburua irakurtzeko.

 

* Liburuak klase-orduan komentatuko ditugu; horregatik, oso garrantzitsua da aldez aurretik izena ematea, denoi ongi datorkigun ordu bat topatu eta dagokien irakasleei baimena eskatzeko.

 

 

Horra aurten komentatuko ditugun liburuak:

 

 

EULIEN UGAZABA, William Golding-rena (Eleberria) --- Apirilean edo maiatzean

JATORRIZKO IZENBURUA: LORD OF FLIES (1954).

ITZULPENA: JOXE AUSTIN ARRIETA (2009).

Argitaletxea: ELKAR

 

LIBURUAREN INGURUKOAK:

Aire-istripu baten ondoren, uharte huts batera erortzen da mutiko-talde bat, eta, beren artean pertsona heldurik ez dela, gizarte berri bat eratzeari ekingo diote. Horra eleberriaren hasiera-egoera, Robinson-en gai zaharra berritu eta abentura giroa dakarkiguna.

 

 

 

 

 

 

JESSICAREN ITZALA, Andrew Norriss-rena (Eleberria) --- Martxoan

Liburua: Jessica´s Ghost (2015).

Egileak: ANDREW NORRIS (uSOA wYSSENWACHek itzulia).

Argitaletxea: Desclée

 

LIBURUAREN INGURUKOAK:

—Zergatik uste duzu –esan zion Jessicak azkenean– zuk ikus nazakezula eta besteek ez?

 

Francis-ek ez zuen Jessica bezalako inor ezagutu ordu arte. Eta, bizitzan lehen aldiz, zen bezalakoa izan zitekeen lagun berriarekin.

 

Jessicak ez zuen Francis bezalako inor ezagutu ordu arte. Eta ez bakarrik elkarrekin barrez lehertzen zirelako egunero… bera ikusteko gai zen pertsona bakarra zelako baizik!

 

Jessicaren itzala liburu dibertigarri, hunkigarri eta ederra da, istorio kontatzaile bikain batek idatzia, eta unerik ilunenetan ere argi bat pizteko indarra duen adiskidetasunaren berri ematen duena.

 

Jessicaren itzala eleberria martxoan komentatuko dugu.

 

 

 

 

 

ZULO BAT OROIMENEAN, R. Seiter eta P. Regnauld-ena (Komikia) --- Martxoan

Liburua: ZULO BAT OROIMENEAN.

Egileak: r. sEITER ETA P. REGNAULD.

Argitaletxea: Harriet Ediciones (2017).

 

KOMIKIAREN INGURUKOAK:

Fischerman’s Warf, San Francisco-ko badian. 60ko hamarkadan gaude eta goiz euritsu batean, dotore jantzitako gizon bat lurrean datza. Oroimena nekez berreskuratzean, buruan zauri bat eta eskuan pistola bat dituela konturatu da.

 

Berarengandik pausu gutxira, odolez blaitutako neska baten hilotza topatu du. Ihes egin behar du handik ahalik eta azkarren…baina ez da ezertaz gogoratzen. Ez daki zer arraio egiten duen han. Ez daki ezta nor den. Biziraun nahi badu, bere existentzia propioa aztertu eta gertatu berri dena ulertu beharko du. Bere nortasuna eta bizitza berreskuratu. Hori bai… bere arrastoaren atzetik dabiltzanek uzten dioten bitartean.

 

Zulo bat oroimenean komikia martxoan komentatuko dugu.

 

 

 

 

INOZOEN ERRUA, Laurent Galandon eta Anlor-ena (Komikia) --- Otsailean

Liburua: Inozoen Errua.

Egileak: Laurent Galandon eta Anlor (Joanes Urkixo-k itzulia).

Argitaletxea: Harriet Ediciones (2017).

 

KOMIKIAREN INGURUKOAK:

Lapurreta txikiengatik epaituak, Honoré, Adrien, Miguel eta Jean presondegiko nekazaritza kolonia batean egonaldi luze batekin zigortu dituzte.

Bertan adingabekoak soilik badaude ere, gaztetxo hauek aspaldi galdu zuten euren xalotasuna. Irainak, otzantasuna, errepresioa eta mota guztietako gehiegikeriak ohikoak dira

Baina indarkeriaren eta injustiziaren aurrean, laguntasuna eta elkartasuna ere sortu daiteke. Horrelakoa da bizitza, hain zuzen ere, haurrentzako espetxe batean.

Inozoen Errua komikia otsailean komentatuko dugu

FRANKENSTEIN, Mary Shelley-rena --- Urtarrilean

Liburua: FRANKENSTEIN.

Egilea: Mary Shelley (Iñigo Errastik itzulia).

Argitaletxea: Erein (2013).

Horra Hondarribiko Udal Liburutegiaren “Frankenstein. 200 urte zatiak josten” egitasmoa baliatuz, Talaia Irakurle Klubaren hurrengo proposamena, aurtengo bigarrena.

 

EGILEAREN ETA LIBURUAREN INGURUKOAK:

18 zituen Mary Shelleyk Frankenstein idatzi zuenean. Hor sortu zuen azken mito modernoetako bat, etorkizun bikaina izango zuena, eta zinemari esker gaur egun ere ondo bizirik dirauena. Halere, gaur egun, ez da zorakeria esatea gutxik irakurri eta ia denok ikusia dugun istorio bat dela Frankenstein. Munstro bat sortu zuen doktore burubero samar baten istorioa baino gehixeago dela Frankenstein.

Baina “gehixeago” horretara hurbildu nahi duenak liburura jo beharko du nahitaez. Mary Shelley, “irakurleari ilea lazteko moduko” zerbait idaztera jarri zenean, izu-istorio zoragarriaz gain, arrazoiaz eta hizkuntzaz bere itsuskeria gainditu nahi duen izaki aldrebes baina xalo eta maitagarriaren istorioa sortu zuen.

Frankenstein urtarrilean komentatuko dugu.

SANTA FAMILIA, Eider Rodruigez eta Julen Ribas-ena (Komikia)

 

(Euskadi Saria 2018 irabazlea Haur eta Gazte Literatura kategorian)

 

Familia da emanda datorren gauza bakarra. Ez lagunak, ez bizimodua, ez ingurua, familia baizik. Norak, ordea, arau horri ihes egingo dio. Sekretu bat gordetzen du. Bere sekretua. Baina hura kontatzeko ordua iritsi da, eta sakratua den instituzioa eztanda egiteko zorian dago.

Jakina da, ordea, iraultza txikiak behar izaten direla gauzak bere onera ekartzeko.

Santa Familia komikia abendu hasieran komentatuko dugu.

EL NIDO, Kenneth Oppel-ena (Eleberria)

Steven mutiko normala da, nahiz eta denok dakigun normaltasuna beti doala beste gauza batzuek lagundua. Eta gauza horiek ezkutuan ditugun beldurrekin eskutik helduta baldin badoaz, orduan liburu honetan topatuko duzunari buruzko aztarnak ematen hasi gara. Izan ere, liburu honetan habi bat dago, liztorren habi bat, baina baita promesak ere, eta etorkizuna iragartzen duten amets arraroak, eta labana bat, eta haurtxo bat arriskuan, eta Don Inorrez misteriotsua. Gehiegi luzatu gabe, mutiko baten eta bere buruaren kontrako borrokaren istorio baten aurrean zaudela baino ez dizugu esango. Hotzikara eragin eta lo egiten utziko ez dizun ezten pozoitsua. Nahiz eta jada ez zaren haur bat.

 

El Nido eleberria azaroak 12an komentatuko dugu.