Talaia BHI institutuaren helburu nagusia ikasleak heztea da, maila bakoitzean dagokiena irakatsiz. Bestalde, ikasketa prozesuan ikasleen partaidetza eta norberaren ardura bultzatuko da. Ikasleekin hurbiltasuna, afektibitatea eta diziplina landu, emaitza akademiko onei eutsiz. Beti kontutan hartuz, behar dutenei laguntza berezia ematen jarraituko dugula,  kalitatezko heziketa integrala eta euskalduna eskaintzeko asmoz.

Gure helburu nagusiak lortzeko, hauek izango dira gure eginbeharrak:


•  Euskara eta euskal kultura transmititu eta horiekiko jakin-mina piztu, euskararen erabilera ikasleen artean eta irakasleen artean sustatu eta beste kulturekiko ikasleen interesa sortarazi.
•  Aniztasunari, ahalik eta erantzunik egokiena emateko , gure esku dauden baliabide guztiak erabiliko ditugu .
• Jatorri ezberdinetako ikasleen ezaugarriak eta kultura ezberdinak errespetatu eta geurean integratzen lagundu. Horretarako Orientazio Departamentua eta tutoretzak sendotuko dira, ikasle bakoitzari erantzun pertsonalizatua emateko.
• Gurasoekin harremanak indartu, era zuzen eta errazean gerta daitezen eta eskatzen duten informazioa argi eman beraien kolaboratzeko prestutasuna errazteko.
•  Kirola eta beste eskolaz kanpoko ekintzak ondo antolatu eta zaindu eta hauen bidez indartu nahi diren baloreak landu.
•  Irakasleen prestakuntza gaurkotzeko ikastetxean bertan nahiz kanpoan baliabide guztiak erabili.
• Teknologia berri aurreratuak ezagutu, zabaldu eta normaltasunez erabili. Behar diren baliabide materialak eduki eta beraien erabilpena egoki antolatu.
•  Lan taldeak indartu, ondo komunikatu eta koordinatu, eta lan giro ona lortu hobetzeko gogoz eta ilusioz. Hartzen diren erabakiak gauzatu . Zuzendaritza talde sendo, egoki eta adostua izan.
•  Ingurumenarekiko begirunea sustatu.
Etorkizunari begira , ikastetxeak hezkuntza arloan inguruko erreferente izan nahi du, kalitatezko hezkuntza eskaintza zabala eta sendoa bermatuz eredu pedagogiko zehatzaz eta ebaluagarriaz gure eskualdeko ikasleen behar guztiei erantzuteko gai dena. Irakasle prestatuak eta teknologia berrien baliabide aurreratuak izanik, emaitza onagatik ezagutuko dena eta herrian prestigioa irabazten jarraituko duena.

Aipatutako identitate ezaugarriak gogoan, bereziki ondoko helburu hauek azpimarratu nahi ditugu; lehenik, institutua pedagogi eta metodologi berrikuntzez arduratzen den ikastetxea dela eta hezkuntza zentroetara irekia. Bigarren, ondoko hauei arreta berezia emango diegu:


• Gure ikasleei behar adinako bermeaz ondorengo ikasketak burutzeko bide emango dien prestakuntza akademikoa eskaini.
•  Elkarrenganako errespetua bultzatu.


Estamentu desberdinen eskuhartzea Eskola Kontseiluaren bidez bideratzen da. Ikastetxearen jarduera IKASTETXEKO ANTOLAKUNTZA ETA JARDUERA ARAUDIAN (AJA) jasota dago.