IKASTETXEAREN FUNTZIONAMENDUA

1- IRAKASLEA EZ DATORRENEAN:

  • Aurretik dakigunean zaintza-karpetan apuntatu eta adierazi ikasleek zein lan egin behar duten. Orria karpetan utziko dugu, eta ariketen fotokopiak banatzea nahi badugu ere bai.
  • Bat-batekoa izan bada eta aukera dugun kasuetan, telefonoz jakinaraziko dugu ez garela etorriko, eta ikasleek egin beharreko lana zein den esango dugu.
  • Etorritakoan ikuskaritzara bidali behar den orrialdea beteko dugu. Orrialde hauek irakasle gelan, telefono ondoan daude. Bertan “galdutako” orduak zehatz-mehatz adieraziko ditugu eta hutsegiteari dagokion kodea ere idatziko dugu. (Eredua eta kodeak liburuxkan dituzue). Agiri ofiziala dugunean orrialde honi erantsi eta ikasketa buruaren mahai gainean utzi.

[Eranskina1a] [Eranskina 1b]

2. ZAINTZAK

  • Zaintzako irakasleek klaserik ez duten ikasleak zaindu beharko dituzte (edozein arrazoirengatik: irakaslerik ez dagoelako edo irakasleak klasetik atera behar izan duelako...).
  • Zaintza orduan gertatzen diren intzidenteak tutoreari jakinaraziko dizkiogu idatziz.
  • Irakasle gelan dagoen karpeta begiratzeaz gain ikasleak dagokien tokian eta dagokien irakaslearekin daudela ziurtatu behar da.
  • Etorri ez den irakaslearen ikasleen zaintza egiteaz gain, beti saiatuko gara zaintza gelan ere egoten. Zaintzako irakasle bat libre badago, hau irakasle gelan egongo da.
  • Hiru esparru hauek(1.ikasleen gela/k, 2.zaintza gela eta 3.irakasle gela) ezin baditugu zaindu, zuzendaritza taldeko norbaiti jakinaraziko diogu.
  • Zaintza orduak ez ditugu bilerak egiteko aprobetxatuko, salbuespena Zuzendaritzak deitutakoak.
  • Irakasle bat ikasleekin joaten denean (kanpo irteera dela eta), honen zaintzak libratzen duten irakasleek egingo dituzte.
  • Ikasle bat gaixotzen denean zaintzako irakaslearen ardurapean geldituko da. Behar izanez gero etxera deitu eta haiek ezin badira etorri ikaslearen bila zaintzakoak eramango du etxera edo Osasun Zentro batera. Ikaslea 2. ziklokoa edo batxilergokoa bada Rosari aseguru papera eskatu. (Norbaitek ikaslea garraiatzeko arazorik balu zuzendaritzako norbaiti esan).
    (Zaintzan dagoen irakaslearen eginkizunen artean hauek daude: bere txandaren barruan gertatzen den edozein ustekabe konpontzea, eta ahal bezain laster ikasketaburuari berri ematea. Norbaitek sendagilearen zerbitzua behar izanez gero, beharrezko gestioak egin beharko ditu. -Ikasturteko Hasierako Agiria-
  • Atsedenaldiko zaintzetan ikasleak dauden esparruetan ibiliko gara

3. IKASLEEN EZ ETORTZEAK ETA HUTSEGITEAK

Irakasleoi dagokigu ikasleen ez etortze eta hutsegiteak jasotzea eta bideratzea. Honetarako prozedura hau erabiliko dugu:
3.1. INIKA programan erregistratuko dugu : (Ikus.: Inika programa= 2.3 eta 2.4 atalak)

Multzoketa

Kodea

Hutsegite mota

INIKAKko Aukerak

1

Klasera ez etortzea

Ø Justifikatua

Ø Ez Justifikatua (*)

*

Etxeratua

Aukera hau ez erabili!!!!

2

Arloarekin

(Ikasgaiarekin)

lotutakoak

Ø Materiala ez ekartzea

Ø Berandu iristea

Ø Gelako giroa oztopatzea

Ø Etxeko lanik ez egitea

3

Arau hausteak

Ø Falta arina, falta larria, falta oso larria

4

Jangelakoak

Ø Jangelako intzidentzia

(*) Ikasleak justifikante agiria ekartzen duenean tutoreak hutsegite hori justifikatuko du.

ARGIBIDEAK:

  • Arau hausteak Eskola Kontseiluan onartutako AFAko 105.artikuluan oinarrituko dira
  • Ez etortze eta hutsegiteen aurrean har daitezkeen neurriak ondorengo dokumentuetan oinarrituko dira:

- 1998ko abenduaren 3an Eskola Kontseiluan onartutako AFA- 105. eta 109. artikulua. (Eranskina II)
- 2003ko abenduaren 11n Eskola Kontseiluan onartutako “Hutsegite justifikatugabeei buruzko araua”. (Eranskina III)

  • Arloarekin (ikasgaiarekin) zer ikusia duten hutsegiteak arau hausteak direla erabakitzen bada, INIKAN Arau hauste bezala sartuko dira.
  • Komenigarria da arau hausteak ebaluatu eta neurriak hartu, taldean egitea. Kasu larrietan bereziki, taldea hau tutorek, orientatzaileak eta Elkarbizitza Batzordeko irakasleek osatuko dute. Talde honek kasua Elkarbizitza Batzordera pasatzea erabaki dezake. Hala ere, ez ahaztu gertaera baten aurrean irakasleak neurriak har ditzakeela
  • INIKAk oharrak idazteko ematen duen aukera Arau hausteen kasuan soilik erabiliko da.
  • Arau hausteen kasuan derrigorrezkoa da azalpenak oharretan idaztea Egokia iruditzen bazaigu tutorea jakinen gainean jarriko dugu eta beharrezkoa izanez gero, ikasketaburua erebai.
  • Tutoreari dagokio hutsegite eta ez etortzeen jasoketa, baita ondorengo kudeaketa egitea ere, gainera gurasoei informazioa helaraztea
  • Derrigorrezkoa izango da astero INIKAn sartzea, nahiz eta ezer ez eduki adierazteko.

4. IKASLEA ETORTZEN EZ DENEAN

Klasera ez etortzeak bere garaian justifikatu beharko dira, gehienez aste beteko epea izango du, ondoren azaltzen den prozedura jarraituz:

  • Ikaslearen gurasoek sinaturiko frogagiria edo agenda erabiliko da . ( Eranskina IV )
  • Ikaslearen ezetortzea azterketa egun batean gertatzen bada gurasoek telefonoz ohartuko dute irakaslea, ahalik eta azkarren lehenbailen.
  • Ez dira inola ere falta justifikatutzat hartuko ikasleek azterketak prestatzeko edo edozein lan egiteko liburutegian pasatako orduak.
  • Ikasleek jakitun izan behar dute debekatuta dagoela klase orduetan ikastetxeko pasabide eta patioetan ibiltzea. (Mesedez, tutoreek esan geletan)

5. IKASLEEN GREBAK.ARAUDIA

  • Eskola Kontseiluak onartutako bideari jarraituko diote.
  • DBH ko ikasleek ezin dute grebarik egin, baina bigarren zikloko ikasleek bozketan parte har dezakete eta grebaren ordez gaia komentatzeko edo gogoeta egiteko ordu bat erabil dezakete, ordu hau zehazteko eta ikastetxearen antolamenduari ez oztopatzeko Ikasketaburuak finkatuko du.
  • Antolatzaileek Zuzendaritza Taldeari greba proposamena 72 ordu lehenago azaldu behar diote
  • Proposamen ofíziala eta eskutitza aurkeztu behar dute
  • Zuzendaritzak baietza ematen badu antolatzaileek delegatuak atsedenaldian bilduko dituzte deialdia zabaltzeko
  • Delegatuek deialdia noiz zabaldu gelakideei eta bozketa noiz egin Ikasketaburuak erabiliko du ondoko hauek kontuan hartuz: talde osoa egon dadila, azterketarik ez egotea, irakasleei abisatzea…
  • Delegatuek idazkia geletan irakurriko dute ikasle guztiek argi ulertzen dutela egiaztatuz eta sor daitezkeen zalantzak eta galderak argituz. Irakasleak bermatuko du informazioa..Gelan eztabaida egingo da( irakaslerik gabe ikasleek honela eskatzen badute) .Hau egin ondoren, eta irakaslearekin, sekretua eta pertsonala izango den bozketa burutuko da. Botoa ematerakoan hiru aukera daude: BAI, EZ edo ZURIz emandako txartela. Zuriz , hau da, ezer idatzi gabeko botuak, gehiengoak erabakitzen duenaren alde dagoela esan nahi du. Edozein botu ezberdin baliogabekotzat hartuko dugu. Baita zuriz hitzarekin idatzitako txartelak ere. Abstenzioa parterik ez hartzea da (ikasleen hutsegiteak ere bai)
  • Delegatuek emaniko tauletan emaitzak jasoko dituzte eta orri hori ordu horretako irakasleak sinatuko du.
  • Delegatuek ikasketa buruari emaitzak eman
  • Ikasketaburua eta antolatzaileak bildu kontaketa egiteko, ondoren delegatuei emaitzen berri eman geletan esan dezaten.
  • Proposamena aurrera ateratzeko matrikulatutako ikasleen &percent; 75ak eman behar du botua Talderen bat kanpoan egongo balitz ez litzateke kontuan hartuko goian aipaturiko &percent; 75 kalkulatzeko

6. IKASTETXEAREN MANTENUA

  • Ikastetxeko tresneria, instalazio eta ekipamendua, irakasle, ikasle eta irakasle ez diren langileen ardurapean dago. Ikastetxeak denon lankidetzarekin kontatzen du horiek zaintzeko.
  • Gela barruko mantenuari dagokionez, edozein hondaketa gertatzen denean, ikasleek berehala informatuko dute tutorea.
  • Zerbait apurtzen bada, ekintzaren egokitasuna aztertuko da. Ekintza desegokitzat jotzen bada hautsitakoa ordaindu beharko da. Nor izan den azalduz gero, berak ordainduko du eta azaltzen ez bada gelakoek / mailakoek/ ikasle guztiek ordainduko dute.
  • Ikastetxea modu egokian eta garbia mantenduko da.

7. FOTOKOPIAK

  • Ahal bada aurreko egunean utzi fotokopiatzeko
  • Ikasleek fotokopiak nahi badituzte, beraiek atsedenaldian egingo dituzte 0,05 euro ordainduz.
  • Irakasgai batean liburuaren ordez fotokopiak erabiltzen badira, ikasturte hasieran irakasleek idazkariari esango diote fotokopia hauek kobratzen baitira.
  • Irakasle bakoitzak bere kodea erabiliko (ikus fotokopiagailuko Joseluren bulegoan).

 

8. ZERBAIT EROSI BEHAR BADA

  • Idazkariari komentatu non eta nola eros daitekeen jakiteko
  • Ahal den neurrian kontua daukagun tokian eros ezazu
  • Erosten diren liburu guztiak liburuzainari eman erregristratzek

9.GARRAIOA

  • Ikastexeko autobusa goizeko 7:30ean Mendelutik abiatuko da, jarraian ondoko geltokiak izango dituelarik: Mendelu, Amute, Kosta, Alameda, Puntala eta Miramar. Eskolak amaitu ondoren etxerantz abiatuko da.
  • Asteazken eta ostiraletan eguerdian autobusak ikasleak bazkal ondoan garraiatuko ditu,hots, jangelan gelditzen direnen zain egonen da.

10. HAINBAT OHAR

  • Ikastetxean ezin da erre
  • Ikasleak ezin dira ikastetxeko esparrutik atera.
  • Irten behar badute gurasoek sinatutako baimena erakutsi behar dio ikasleak tutoreari, aldez aurretik.
  • Auto, motor eta bizikletak dagozkien tokietan utziko ditugu.
  • [Irakasle gelan topa dezakezuna]

11) Ikasturteko Eskolaz Kanpoko Jardueren PROGRAMAZIOA.

IRTEEREN PROGRAMAZIOA

Urtero egiten den bezala, Ikasturteko eskola kanpoko ekintzen PROGRAMAZIOA burutu behar da, Zuzendaritzari eta Gurasoen elkarteari aurkezteko asmoz. Beraz, mintegi bakoitzak jasoko ditu bere mintegiak antolatuko dituen irteerak ikasturtean zehar. Hori dela eta hurrengo pausoak jarraituko ditugu:

1.) Lehendabizi, Zuzendariordeak mintegiburuei jakinaraziko die orri baten bidez mintegiek ikasturteko Eskolaz Kanpoko Jardueren Programazioa jaso behar dutela. Horretarako mintegiburuek bere mintegiko kideak bilduko dituzte mintegiaren ikasturteko irtenaldien asmoa ezagutzeko. Gero, mintegiburuek orrian zehaztuko dute mintegiko irteeren programazioa, eta urria baino lehen Zuzendariordeari emango diote.

Ikastetxe batek aurrikusten badu ikastetxe horretatik kanpo jarduerak (bisitaldiak, txangoaldia, etab.) egitea ikasleen irakastorduen barruan, jarduera horiek jarduera osagarrien programan sartuta egon beharko dute, eta hala ez bada, Ordezkaritza-Organo Gorenak aurretik onetsi beharko ditu. (Ikasturteko Hasierako Zirkularra: 3.2.: Eskolaz Kanpoko Ekintzak)

Zuzendariak, edo berak izendatutako beste batek, ikasleek ikastorduetan egiten dituzten irteeren eta ikastetxean edo hemendik kanpora egindako eskolaz kanpoko ekintzen txostena egingo du, haien edukina, iraupena, zein ordutan eta zein egunetan egin diren zehaztuz. Txosten horrek ikastetxean egon beharko du, Ordekaritza-Organo Gorenak edo Ikuskaritzak eskatzen dutenerako. . (Ikasturteko Hasierako Zirkularra: 3.2.: Eskolaz Kanpoko Ekintzak)

2.) Bestalde, irakasleek kontuan hartu behar dute, irteera gauzatu baino lehen, ikasleei orri bat pasatu behar zaiela (ikus ERANSKINA V) non adierazten den:

  • irteeraren helburua (gutxi gora behera)
  • ikasleei eta gurasoei eskatuko diegun arreta berezia, eta
  • gurasoen sinadura (baimena)
  • Irteerako irakasle-antolatzaileak arduratuko dira orri horiek jasotzeaz, jakiteko zenbat joango diren!

Eskolaz kanpoko ekintza ikastetxea kokaturik dagoen herritik kanpo egin behar denean, adin nagusikoak ez diren ikasleen guraso edo legezko tutoreen baimena idatzia behar da. (Ikasturteko Hasierako Zirkularra: 3.2.: Eskolaz Kanpoko Ekintzak)

3.) Antolatzailea(k) irtenaldiaren arduraduna(k) izango da (dira).

4.) Irteerak ordutegitik kanpo luzatzen badira, orduan, irteeretako irakasleek dietak jasoko dituzte, bidaiaren arabera.

5.) Guraso Elkarteak irteeretako diru laguntza ematen du. Hori dela eta, ikasle bakoitzak 15 euroko (gutxi gora behera) diru laguntza jasotzen du. Diru laguntza hori bere mailan programatutako irteeren arabera banatuko da. Beraz, komenigarria da proposatuko diren irteerak gauzatzea mailetako ikasleen diru-laguntzaren aurrekontuak ez desorekatzeko.

6.) Eginkizun burokratikoa. Antolatzaileak irteera orriak prestatuko ditu (gurasoei irtenaldiaren berri, irtenaldiaren gastuak eta irtenaldiaren balorazioa) eta dagokionari banatuko dio:

  • Irteerari buruzko informazioa ikasleen bidez gurasoei iritsiaraziko zaie. Beste kopia bat zuzendariordeari emango zaio ikasleen asegurua egiteko eta autobusak kontratatzeko.
  • DBHko, Batxilergoko eta Zikloko ikasle guztiek asegurua eraman behar dute irteera guztietan. Rosa, bulegoko idazkaria, arduratuko da aseguruez.
  • Antolatzaileek ikasleen zerrendak eramango dituzte, nor falta den jakiteko!
  • Irtenaldieen gastuak: gastuak ordaintzeko fakturak ekarriko dira.
  • Irteeren balorazioa: Zuzendariordeari eman (Ikus ERANSKINA VI) bukaerako memorian jasotzeko.

7.) Irteeraren bat dagoenean, talde horietako zaintza orduak libratu diren irakasleekin beteko dira. Antolaketa horretaz ikasketaburua arduratuko da.

8.) Irtenaldi pedagokikoetara (museoak, antzerki emanaldiak, bisita gidatuak, ikastaroak, hitzaldiak,...) ikasleak joatea behartuak daude. Ikasleak ez badira joaten justifikatu beharko dute: (gaixo badaude sendagilearen agiria; azterketaren kasuan erakundearena, bidaiaren kasuan tiketak,.....). Beste motatako irtenaldietara ikasleak ez badira joaten (Eski, Aqualand....) orduan ikasleek klasera etorri beharko dute.

9.) Irtenaldiko “maleta” (aseguru paperak, zerrendak, botikina, telefonoa...) Idazkari-Zuzendariordearen bulegoan egoten da eta bidaiara eramango da. Telefono mobilaren zenbakia honako hau da: 646440661

10.) Zuzendariordeak jangelako arduradunari irteeretako programazioa emango dio eta irteera bakoitzeko abisua pasatuko zaio, horrela, berak ere jakin dezan zenbat bazkari prestatu behar diren.

11.) Mintegiburuek (eta antolatzaileak) mintegiak egindako irteera guztieen agiriak (gutunak, oharrak, informazioa, gurasoei zuzendutako irteeren abisuak,...) gordeko ditu Ikasturteko Memorian jasotzeko, eta beste ikasturteetan erabiltzeko.