BATXILERREKO ARGAZKINTZA TALDEKO IKASLEEN LANA

Atzealdea

AURTENGOAN ERE JAIZKIBEL AMEZTUKO DUGU!

Joan den ikasturtean martxan jarri genuen Ameztu Jaizkibel proiektuari jarraipena emango diogu eta lehen urratsa eman dugu!

Urriaren 11n, ostiralean, 4. Dbhko Zientzia Aplikatuetako ikasleak eta 2. Dbhko Ingurumen-zientzien Tailerreko ikasleak ametzaren ezkurren bila joan ginen.  Bertan, Gipuzkoako  Foru Aldundiko bi basozain egon ziren gurekin  eta ametzak Jaizkibelen duen egoeraz, kontserbatzearen eta basoberritzearen garrantziaz hitz egin ziguten. Ondoren, ametza eta haritz kanduduna bereizteko hainbat pista eman zizkiguten eta jarraian, bakoitzaren ezkurrak bildu genituen.

Orain ikastetxean emango ditugu hurrengo pausoak! Ezkurrak ernarazi egingo ditugu!
 

 

         

EGUTEGIA 2019-2020
             1  -  2