BATXILERREKO ARGAZKINTZA TALDEKO IKASLEEN LANA

Atzealdea

FORU ALDUNDIKO ARIZMENDI MINTEGIRA IRTEERA

DBH 4.mailako Zientzia Aplikatuetako ikasleek Ameztu Jaizkibel proiektuarekin darraite. Udazkenean Jaizkibelen bildutako ametz eta haritz ezkurrak ikastetxeko laborategian erein eta hozitu ondoren, gaur urtarrilak 28, Foru Aldundiaren Arizmendi mintegira eraman dituzte hilabete hauetan zaindutako landareak. Bidaia aprobetxatuz Arizmendiko langilea den Agustinen, eta Gipuzkoako basozainak diren Jesusen eta Igorren azalpenak entzuteko aukera izan dute.

 

 

 

Mintegian ezkurrak nola hozitzen dituzten, zein lan desberdin egiten dituzten, zein landaren mota hazten dituzten, eta horiek zertarako erabiltzen dituzten ikusteko aukera bikaina izan dute. Dudarik gabe, esperientzia ederra izan da gaurkoa. Eskolak Foru Aldundiarekin duen elkarlanak etorkizunean ere ekintza desberdinak ekarriko ditu, bai ikasleen hezkuntzan bai Jaizkibeleko bioaniztasunean eragin positiboa izango dutenak, guztiak ere.

         

EGUTEGIA 2019-2020
             1  -  2