BATXILERREKO ARGAZKINTZA TALDEKO IKASLEEN LANA

Atzealdea

IRTEERA BIKAINA JAIZKIBELERA ARANZADIKOEKIN (DBH1)

Joan den astelehen eta asteartean DBH1eko ikasleek irteera berezia egiteko aukera izan zuten. Euren herrian bertan dagoen Jaizkibel mendiko Justiz eremura joan ziren, baina oraingoan Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Sailak gidatuta, bertako ekosistemak, fauna eta flora ezagutzeko aukera bikaina izan zuten.

Irteera hau DBH1eko ikasleak Biologia-Geologia ikasgaiaren barruan egiten ari diren proiektuaren barruan dago kokatua. Ikasleek Jaizkibel ezagutzeaz gain, bertako bioaniztasunari buruzko datuak ere bildu behar izan zituzten, gero horiekin gelan proiektua landu ahal izateko.

Irteerak bertako fauna eta flora mehatxatua, ezagutu eta ikusteko aukera eman zuen. Armeria euscadiensis landare endemikoa, musker berdea (Lacerta bilineata), sugandila arrea (Podarcis liolepis), apo arrunta (Bufo spinosus), haltza (Alnus glutinosa), eta beste hainbat espezie ezagutzeko aukera izan zuten.

Eguraldiak lagunduta, egun ederra pasa zuten bertan!

Eskerrik asko Aranzadiko Botanika Sailekoei egindako ibilbide zoragarriagatik!!!

         

EGUTEGIA 2019-2020
             1  -  2