BATXILERREKO ARGAZKINTZA TALDEKO IKASLEEN LANA

2018-2019 Ikasketa bidaia

IRTEERA BIKAINA JAIZKIBELERA ARANZADIKOEKIN (DBH1)

Joan den astelehen eta asteartean DBH1eko ikasleek irteera berezia egiteko aukera izan zuten. Euren herrian bertan dagoen Jaizkibel mendiko Justiz eremura joan ziren, baina oraingoan Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Sailak gidatuta, bertako ekosistemak, fauna eta flora ezagutzeko aukera bikaina izan zuten.

Irteera hau DBH1eko ikasleak Biologia-Geologia ikasgaiaren barruan egiten ari diren proiektuaren barruan dago kokatua. Ikasleek Jaizkibel ezagutzeaz gain, bertako bioaniztasunari buruzko datuak ere bildu behar izan zituzten, gero horiekin gelan proiektua landu ahal izateko.

Irteerak bertako fauna eta flora mehatxatua, ezagutu eta ikusteko aukera eman zuen. Armeria euscadiensis landare endemikoa, musker berdea (Lacerta bilineata), sugandila arrea (Podarcis liolepis), apo arrunta (Bufo spinosus), haltza (Alnus glutinosa), eta beste hainbat espezie ezagutzeko aukera izan zuten.

Eguraldiak lagunduta, egun ederra pasa zuten bertan!

Eskerrik asko Aranzadiko Botanika Sailekoei egindako ibilbide zoragarriagatik!!!

DBH 2. mailakoek egindako Stop Motion batzuk

ZORIONAK talde guztiei, lan bikaina egin duzue!

 

 

 

Korrika Klika

Gazte Korrika

Apirilaren 5ean Talaiako ikasleek Gazte Korrikan parte hartu zuten. Bertako argazki eta bideoak ikusteko egin klik irudian

 

Bidasoa LH

Aurreko ostiralean Talaiako ikasleek Bidasoa LH bisitatu zuten.

Martxoak 8

Talaiako ikasleek Emakumearen Egunean orri-markagailuak egin zituzten taldeka. Horietako batzuk sarituak izan dira

 

 

Talaiako ikasleak Faktorian

Talaiako ikasleak Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan dira Jaizkibel Ameztu proiektua aurkezten. Hona hemen elkarrizketa.

 

 

Maskota Leihaketa

4DBH-ko maskota lehiaketaren irabazleak Malen eta Ara izan dira. Irribartsu jaso dute Elkar-en erosketak egiteko bonoa.

 

Euskara bidegurutzean

Ostiralean, martxoak 22, Kike Amonarriz Batxiko ikasleekin tertulian aritu zen.

 

   

         

EGUTEGIA 2019-2020
             1  -  2