BATXILERREKO ARGAZKINTZA TALDEKO IKASLEEN LANA

Literatura Unibertsaleko ikasleak Almagron.

Literatura Unibertsaleko ikasleak Almagron egon dira antzerki klasikoaz gozatzen. Horretaz gain Toledo bistatzeko aukera ere izan dute.

 

     

Don Bosco

2. Batxilergoko ikasleak Don Boscon egon dira kimikako praktikak egiten.

 

   

 

 

JAIZKIBEL AMESTU GENUEN, ETA AMEZTU DUGU!

Amestutako Jaizkibel lortzeko Talaia BHI-ko ikasleek lehendabiziko urratsak eman dituzte Ameztu Jaizkibel proiektuaren barruan. Proiektuak martxan jarraitzen du aurrerapauso handiak emanez. Pasa den astelehenean, otsailak 25ean, Zientzia Aplikatuetako DBH 4.mailako ikasleek Ameztu Jaizkibel proiektuaren barruan kokatutako ekintza garrantzitsu bat burutu zuten.

 

Hondarribiko mendi kuttunean 70 ametz landatu zituzten, bertan oso ugariak izan beharko liratekeen amezti basoak berreskuratzen joateko helburuarekin. Horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiko Iker, Jesus eta Igor basozainen eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika saileko Anaïs biologaren laguntza eta aholkua izan zuten.

 

Esperientzia bikaina izan zen, eta ikasleek hala adierazi zuten amaitu ostean: errepikatzeko modukoa!"

 

   

Inauteriak 2019

Martxoaren 1an Inauteriak ospatu genituen Talaian. DBH2ko Buruhandi Tailerreko ikasleak Biteri eta Bordarira joan ziren bisitan. Argazki eta bideoak ikusteko egin  klik irudian.

 

Biologiako 4.dbh ko ikasleak Zumaiako flyschean

Eguraldia lagun, otsailaren 22an Zumaiako flyscha bisitatu genuen.  Algorriko interpretazio zentroan gure historia geologikoa azaldu ziguten eta ondoren Itzurun hondartzara jaitsi ginen marearteko ekosistema honetan bizi diren hainbat espezie aztertzera.

Italiako elkartrukea

Aurten ere Pontederako E. Montale intitutuko ikasleekin elkartrukea izan genuen urtarrila amaieran. Aste Santu aurretik bisitan izango ditugu Hondarribian.

 

   

Jaizkibel ameztu

Jaizkibel Ameztu STEAM proiektua fruituak ematen ari da. Gaurko hitzan proiektu honen inguruko erreportaia argitaratu dute. Gehiago jakiteko  egin klik irudian.

 

Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna

Gaur otsailak 11a, Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunean, Polymateko Audrey Bonnefond doktorearen hitzaldiaz gozatuz zientzia eta margo inteligenteei buruz ikasteko aukera izan dute DBH3ko ikasleek.

Santa Ageda

Gaur, Santa Ageda bezpera ospatu dugu institutuan. Atsegin handiz jaso  ditugu Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleak. Patioan denak elkartu eta  Santa Agedako koplak abestu ditugu. Giro polita izan dugu jolas garaian eta elkartasuna nagusitu da bi ikastetxeen artean.

EUP!!!

 

 

Bideoklipak



         

EGUTEGIA 2019-2020
             1  -  2