Resultado de imagen de AGENDA

TALDEKO AGENDAK
 

(COVID 19)

 

HIPI          
DBH 1A DBH 1B DBH 1C DBH 1D DBH 1E  
DBH 2A DBH 2B DBH 2C DBH 2D DBH 2E DBH 2F
DBH 3A DBH 3B DBH 3C DBH 3D DBH 3E  
DBH 4A DBH 4B DBH 4C DBH 4D DBH 4E  
BATX 1A BATX 1B BATX 1C      
BATX 2A BATX 2B        

 

BATXILERREKO ARGAZKINTZA TALDEKO IKASLEEN LANA

 

MATRIKULAZIOA 2020-2021  1. BATXILERGOA

ON LINE: maiatzaren 4tik 21era.
Ikastetxean: maiatzaren 11tik 22ra. Hitzordua eskatu behar da Inikaz edo  telefonoz: 943899496 (09:30-13:30 bitartean).

 


MATRIKULAZIOA 2020-2021  2. BATXILERGOA

ON LINE: maiatzaren 11tik 21era.
Ikastetxean: maiatzaren 11tik 22ra. Hitzordua eskatu behar da Inikaz edo  telefonoz: 943899496 (09:30-13:30 bitartean).

 


1. DBHn maiatzaren 25tik ekainak 5era

 

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA TALAIAN

DBH 1.mailako ikasleek Euskararen Nazioarteko Egunerako sortutako abesti ofiziala.

KONTSUMO JASANGARRIA

Aurtengo EA21-eko KONTSUMO JASANGARRIA gaiarekin lotuta, 2.DBH-ko ikasleak Agroaldeara egin dute bisita. Udalak antolatutako bertako produktuen astea-n barruan txertatutako jarduera izan da.

Liburutegiko irakurle-txokoa gozatzen!

Gaur jaso dugu alfonbra berria eta itxura dotorea ematen dio liburutegiko gure irakurle-txokoari. Gero eta ikasle gehiago esertzen da sofetan eguerdiro tarte lasai bat irakurriz pasatzeko. Ikasleen irakurle-klubetan ere gozatuko dugu txokoa (azaro erdialdetik aurrera).
Hurrengo urratsa: Koha liburutegi-kudeaketa sistema instalatu nahi dugu zerbitzarian maileguak hobeto egin ahal izateko, eta orduan sailkatu eta ordenatuko ditugu irakurle-txokoan sofen atzean ikusten diren apalategiak.

Elkartrukeko ikasleak Lanniliseko udaletxean

Myriam joan zaigu

Horrenbeste urtetan gurekin egon ondoren, zenbat botako zaitugun faltan.

LIBURUTEGIA MARTXAN

Liburutegia martxan dagoeneko!
Laster amaituko dugu txukuntzen, baina, bitartean, ikasle berrien bisita jaso dugu. Astelehenetik aurrera, bazkal-orduan ere, hantxe egongo gara.
Hurrengo astean zabalduko ditugu irakurle-kluben lehenengo liburuak, adi egon!
 

 

Xabier Irigarayren lana

SUP 2.mailako ikasleak

2.mailako ikasleak SUP egitera joan dira.

BATXILERREKO EZ-OHIKO AZTERKETAK

1.BATXILERREKO AZTERKETAK

2.BATXILERREKO AZTERKETAK

Talaia Martxan-en liburua irakurtzen

Udako oporrak bistan daudela ospatzeko, irakurle-klub berezi bat abiatuko dugu ekainean Talaian. Gurasoak eta irakasleak, batera, aldez aurretik irakurritako liburu bat komentatzen.
Ekitaldia martxan jartzeko, Paco Rocaren Zimurrak komikia aukeratu dugu: nobela grafiko hunkigarria da, irakurterraza, barrenak mugitu eta zer pentsatua ematen duena. Hamaika sari irabazitakoa da eta euskaraz ederki irakurtzen da, itzulpen oso on bati esker.

Ekainaren 8an, ostegunean, arratsaldeko 4tan bilduko gara liburutegian. Animatu!!!


Argumentua:
Beste Alzheimer krisi bat izan du Emiliok –bankuko exekutibo izandako gizona–, eta familiak zaharren egoitza batera eraman du. Han jende berria ezagutuko du; bere adineko kideak –nor bere ezaugarri klinikoekin eta bere nortasun propioarekin– batetik, eta zaintzaileak, bestetik, eta Emiliok haiekin bizitzen ikasiko du.

Emilio egunerokotasun geldoan murgilduko da, ordutegi finkoek markatutako errutinari lotuta: botikak hartzeko ordua, siesta, jatorduak, gimnasia, oheratzeko ordua... Migel gelakideak lagunduko dio gaitzaren kontra borrokatzen, memoria ez galtzen ahalegintzen, azken solairura, ezinduenera, eraman ez dezaten.

 

===

Dentro del programa Talaia Martxan vamos a lanzar una nueva iniciativa: un club de lectura conjunto para padres y profesores. El primer libro que comentaremos será el 8 de Junio a las 4 de la tarde, y será un cómic, o mejor dicho, una novela gráfica, Zimurrak, que cuenta una connmovedora historia sobre la vejez y la vida, de una forma sencilla pero potente, con toques de humor como invitación a la empatía.

Argumento: Emilio, un antiguo ejecutivo bancario, es internado en una residencia de ancianos por su familia tras sufrir una nueva crisis de Alzheimer. Allí, aprende a convivir con sus nuevos compañeros –cada uno con un cuadro “clínico” y un carácter bien distinto– y los cuidadores que los atienden. Emilio se adentra en una rutina diaria de cadencia morosa con horarios prefijados –la toma de los medicamentos, la siesta, las comidas, la gimnasia, la vuelta a la cama...–, y en su pulso con la enfermedad para intentar mantener la memoria y evitar ser trasladado a la última planta, la de los impedidos, cuenta con la ayuda de Miguel, su compañero de habitación...


 

         

EGUTEGIA 2019-2020
             1  -  2