4.mailako ikasleek Toscanako Lizeo batekin (Lucca edo Cascina) astebeteko eskola trukea egiten dute. Hara Otsailean joaten dira eta Hondarribian martxoan jasotzen dute bikote italiarra. Bideoan ikus daitekeenez, gure ikasleek ondoko bisitaldi hauek egiten dituzte:

Cascina (hiria), Pisa (monumentu gunea eta hiria), Lucca (hiria), Siena (katedrala, Hiriko Jauregia eta hiria), San Gimignano (hiria), Florentzia (Galleria degli Uffizi, Academia, katedrala eta hiria) eta Arezzo (Hiriko Museoa, Vasariren Etxea, P.della Francescaren Museoa eta hiria).